Badator Euskaraldia Sestaora!

euskaraldia-sestao-2025
Euskaraldiaren aurkezpena Sestaon
Sestaoko 700 herritarrek eta 85 erakundek eman dute izena maiatzaren 15etik 25era egingo den ekitaldian parte hartzeko
Badator Euskaraldia Sestaora!

Gutxi falta da euskararen erabilera aktibatzeko helburu duen Euskaraldia ariketa soziala hasteko. 4. edizioa maiatzaren 15etik 25era luzatuko da, eta gaur gaurkoz, Sestaon 700 herritarrek eta 85 entitatek eman dute izena.

Maiatzaren 15ean, ostegunez, San Pedro plazan egingo diren ekimenekin hasiko da Euskaraldia. Egitarau zabalaren barruan, 19:00etan egingo den Kalejira Erraldoia izango da ekimenaren puntu gorena. Izan ere, izena eman duten entitate eta parte-hartzaile guztientzat irekita egongo da, eta dantzari, musikari edo erraldoiez lagunduta egingo da.

Ariketa sozialaren antolatzaileek gogoratu dute aurtengo Euskaraldiaren edizioan izena emateko azken egunak direla. Hori dela eta, gonbitea luzatu diete herritarrei euskaraldia.eus webgunean sartuta edo antolatutako mahai informatiboetara hurbilduta izena eman dezaten, Ahobizi edo Belarriprest rolen artean aukeratzeko. 


Era bereab, txapa janztearen garrantzia azpimarratu dute, parte-hartzaileek ariketan elkar identifikatzeko erabiliko dutena. Euskaraldiko Sestaoko batzordeak hainbat ekimen antolatu ditu ariketak irauten duen bitartean, parte hartzaileen elkargune izan daitezen, hala nola, ibilbide historikoa, pailazoen emanaldia, elektrotxaranga edo liburu irakurraldia. 

Txapak, jada, jaso daitezke hainbat puntutan: Sestaoko Udaletxeko euskara sailean, Udal euskaltegian, AEK euskaltegian, Gaztegunean eta Gran Via liburudendan. 

Entrando en la página solicitada Saltar publicidad